Albisteak

 

Sinergiak sortzeko eta elkarlana sustatzeko helburuarekin bat eginez, optimizatzeko ahaleginean oinarritzen da. Honetarako guztirako Eusko Jaurlaritzak zeharkako plan estrategikoa jarri du abian , MUGIMENT proiektua, Euskadin jarduera fisikoa sustatuko duena.

Proiektu hau hiru lurralde historikoetako Kirol Zerbitzuek babesten dute eta bat egiten du 2013-2010 Osasun Planarekin, honen baitan, biztanleriaren jarduera fisikoa praktikatzeko helburua ezartzen da.

Etxebarri proiektu honetan inplikatzen da eta udalerrian jarduera fisikoa sustatzeko Sarea martxan jarri du, ETXEBARRI MARTXAN izenekoa, programa hau disziplina artekoa da eta  etxebarritarren artean jarduera fisiko osasuntsua sustatzea eta egoneko bizitza murriztea du helburu.

ETXEBARRI MARTXAN programaren helburuak hauek dira:
• Udalerrian herritar aktuibo kopuru handiagoa lortu eta egoneko bizitzaren indizeak murriztu.
• Udalerrian lehendik dauden jarduera fisikorako aukerei jarraipena eta babesa eman.
• Pertsona inaktiboek euren jarduna alda dezaten aukerak handitzea.
• Eta jarduera fisikoarekiko atxekimendua sustatu.

Sare hau honela dago osatuta: Etxebarriko Osasun zentroa, Udal Kiroldegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa, Kukullaga Ikastetxea, Bizipoz Nerbioi Zentroa, Mugikon enpresa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzua , Eusko Jaurlaritza eta Etxebarriko Udala.

JARDUERAK
Sare hau 2017an hasi zen martxan , programaren helburuen baitan burutuko diren akzio eta proeiktuen definizioan, hain zuzen ere.

Agian anbiziorik handieneko  proiektua da , egoneko bizitza handia duten pertsonengan jarduera fisikoa sustatzeko ekimenak bultzatu nahi ditu. Zerbitzu hau sarearen helburuekin guztiz bat dator , izan ere, jarduera fisikorik egiten ez duten pertsonen artean jarduera osasuntsuak orientatzen eta fidelizatzen saiatuko baita.

Maiatzean zehar, lehen jardueretako bat burutuko da, udalerriko parke bioosasuntsuak erabiltzen dituzten pertsonen formaziora bideratua. Jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du.
Beste jarduera batzuk ere izango dira sare honen helburu: Oinezko ibilbide esasuntsuak, kirol-instalazioetan inbertsioak, sentsibilizazio hitzaldiak eta familiei zuzendutako jarduerak.

JARDUERA FISIKOAREN DIAGNOSTIKOA
Sareko akzioen eta  filosofiaren baitan, jarduera fisikoari buruzko diagnostikoa egingo da, honen bidez udalerriko auzokideek egiten duten jardun fisikoaren maila neurtuko da. Modu honetan, jarduera hauek kolektibo zehatzetara zuzendu ahal izango dira.

LOGOTIPO LEHIAKETA
Etxebarri Martxan Sarearen ikuspuntua, misioa eta helburuak fasean, “Logotipo Lehiaketa” egin zen. Aurkeztutako 21 lanetatik irabazlea Aida Ibañez etxebarritarra izan zen, honela azaltzen du bere lana:

“Lehenik burura etorri zitzaidana “Etxebarri martxan”egoneko bizitzaren aurkako  ekimenerako logotipoa aukeratzerakoan, naturan irteerak egitea izan zen, izan ere, Etxebarrik alde guztietatik du natura eta gure eskura dago”.

Baina beste bira batzuk eman ondoren, ohartu nintzen mendira joatea edonori gustatzen zaiola eta modu askotan egin ahal zaiola aurre egoneko bizitzari, bai naturan, bai kirola eginez, Dantza eginez edo lagunekin paseatzera joanez; une horretan bururatu zitzaidan logo hau”.

Logoa gauzatzeko
“Etxebarri martxan” inizialak hartu nituen erreferentzia gisa, bide baten irudia egin nuen eta “eme”hizkiaz bi arrastoren irudia egin nuen, era honetan, adierazi nahi dut berdin dela haukeratzen den bidea, kontua da aktuboa egotea.

“Etxebarri Martxan”leloaren tipografía Marca Etxebarriren karteletatik hartu dut. Udalaren logoaren koloreak hartu ditut, herriarenak , azken batean.
 
Irabazleari 200 € ko saria emango zaio eta urte osoko bonoa Udal Kirolegirako.

 


"Etxebarri Martxan" jarduera fisikoa sustatzeko saretik, Etxebarritarrek zenbat jarduera fisikoa egiten duten jakin nahi dugu.

Horretarako, minutu gutxi ematea galdetegi hau betetzeko eskertzen dizugu.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfWykzkT35SeALPjoeiDsCDHnbUdZcLhwYcQB5V0srlEStcXA/viewform