Albisteak

 

Ertzaintzaren Bizkaiko Lurralde Burutzaren eta Basauriko Ertzaintzaren Komisaldegiaren ordezkarien, Basauriko eta Etxebarriko Udaltzainen buruen eta Udalerri hauetako Alkateen azken koordinazio bileran, poliza-jardunaren (Udaltzaingoa eta Ertzaintza) eta delitu-egitateen 2017 oroitidazkia aurkeztu zen.

Jarraian Etxebarriri lotutako datu kuantitatiboak zehazten dira. Datu hauetan  Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren esku-hartzeak batzen dira. 

Ezagutzen diren arau-hauste penalei dagokienez, azken 4 urteotako datuak aurkezten dira,
2016an beherakada bat izan bazen ere, iaz arau-hausteak 2015ean izandakoekin alderatuta oso berdintsuak dira. Gorakada hau delitu txikien ondorioz gertatu da, kalteak,lapurretak eta iruzurrak.

 

2014

2015

2016

2017 

 Arau-hauste ezagunak:

 350

331

279

333


Esku-hartze nabarmenenak kontuan hartuz sailkapen hau egin daiteke:
 

Ez da giza-hilketarik egon, ez eta osasun publikoaren aurkako atentaturik eta heriotzarik trafiko istripuengatik.

Soilik Etxebarriko Udaltzaingoaren esku-hartzeari dagokionez, hona hemen ekarpenik interesgarrienak:

  • Esku-hartzeren bat egin behar izan den 5.737 (2016an 5.491) dei. Bataz beste 15 dei baino gehiago egunean.
  • 678 isun izapidetu dira, 2016an baino 119 gutxiago. Doneztebe Etorbidea da arau-hauste gehien izan dituena (69), eta bigarren San Antonio Etorbidea (46). Puntuak 58 gidarik galdu dituzte. Zehapen gehienak aparkamendu-araudiaren ez betetzearekin daude lotuak.
  • Zirkulazioarekin lotutako 58 istripu gertatu dira (201an 36). Zaurituak 19 izan dira.
  • Guztira 190 identifikazio egin dira (216 identifikazio 2016an).
  • Bide publikotik 92 ibilgailu atera dira (2016an 89). Horietatik 23 hiri-hondakin solido bezala tratatu ziren.
  • 19 liztorren kabiak indargabetu dira, horietatik 18 Asiako liztorrena eta 1 ohiko liztorrena.

2017 urtean guztira 55 arau-hauste salaketa aditzera eman ziren Udal Ordenantzetan eragina zutenak: 15 Animaliak Edukitzeko eta Babesteko Ordenantzaren ingurukoak, 4 Kaleetako Garbiketaren Ordenantzaren ingurukoak,27  hiri-altzariak kaltetzeagatik , 8 kalean alkoholdun edariak hartzeagatik eta 1 Ostalaritzako Ordenantzaren arau-hausteagatik.

Aipatu nahiko genuke herritarrei zuzendutako 1.390 zerbitzua eta laguntzak. Honek Udaltzaingoaren izaera soziala nabarmentzen du.

Orokorrean datuak baikorrak izan arren, Etxebarri gerri seguruago bat izatearen alde lan egiten jarraitu behar da. Ez da moteldu behar eta datu hauek hobetze aldera zuhurtziaz jarduten jarraitu behar da.

Publikoki eskerrak eman Udaltzaingoari eta Ertzaintzari. Gu zaintzeaz eta arauak betetzeaz arduratzeaz gain, administrazioaren zati bezala, herritarren zerbitzura egoteagatik.