Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan, bost bulegotara zabaldu du aholkularitza juridikoko zerbitzua, Lurraldeko adinekoengana hurbiltzeko asmoz. 2017ko uztailaren 3tik aurrera, zerbitzua Barakaldo, Balmaseda, Gernika, Getxo eta Durangoko bulegoetan ematen da.

Doako zerbitzu honek oinarrizko aholkularitza juridikoa ematen du: zalantzak argitu, eta beharrezkoa bada, arazorik larrienak konpon ditzakeen norbaitengana bideratu. Zehazki, honako arlo hauetan aritzen da:

• Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
• Gizarte Segurantzako pentsioak, gizarte-prestazioak eta gizarte-zerbitzuak.
• Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
• Kontsumoa, banka eta aseguruak.
• Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
• Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
• Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
• Administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez dutenak).

Zerbitzu hori eskatu ahal dute Bizkaian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pertsonek.

Informazioa eta aurretiazko hitzordua:
• Telefono honetara deituta: 94 406 80 00
• Laguntza bulegoan. Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo.
• www.bizkaia.eus/hitzorduak

Aurretik hitzordua eskatuta, Gernika eta Getxoko bulegoetan astelehenetan 9:00etatik 11:00etara.
• Gernika, San Juan Ibarra 5.
• Getxo, Konporte z.g.

Barakaldo, Durango eta Balmasedako bulegoetan astearteetan 9:00etatik 11:00etara:
• Barakaldo, Fueros 4.
• Durango, Askatasun Etorbidea 12.
• Balmaseda, Magdalena Pasealekua 2.