Albisteak

 

Ikuskizun honetarako sarrerak, zozketa bidez eskuratu ahal izango dira eta horretarako hurrengo urratsak jarraitu beharko dira.

ZOZKETARAKO URRATSAK ETA DATAK

1. Prezioa:
Etxebarrin erroldatuak:  3 euro umeak / 5 euro helduak
Ez-erroldatuak: 5 euro umeak / 8 euro helduak

2. Gehienezko txartel kopurua:
    2 HELDU + 4 UME (helbide bakoitzeko).
    *kasu guztietan heldu kopuruak ezin du umeena gainditu.

3. Nork eman dezake izena zozketan:
- Etxebarrin erroldatuak.
- Helbide bakoitzeko persona bakar bat gehienez.
 - Inskripzioa helbideari lotua izango da.
Ohar Garrantzitsua: NAN edo helbide errepikatuak detektatzen badira eskabide bakarra onartuko da zozketan.

4. Zozketan izena emateko bideak:eta datak:
a).- Google forms galdetegia: (esteka) ESKURAGARRI OTSAILAREN 21TIK 28RA
b).- Telefonoz: 94 426 7005 OTSAILAK 26, 27 eta 28 goizez
c).- Presentzialki. OTSAILAK 26, 27 eta28 goizez, 27 goiz/arratsaldez (Kultur Etxea)

5. Izena ematearen korfirmazioa:
Eskatzaileak e-mailez jasoko du eta zenbaki bat egokituko zaio. Zenbaki hori izango da zozketarako balio duena.

6. Zozketa nola egingo den:
Zebaki guztien artean zenbaki bat aterako da eta zenbaki horretatik aurrera, hurrenkeran dauden zenbakiak aterako dira aukeratuak aforoa bete arte.

  

7. Zozketa eguna: MARTXOAK 6.
Zozketa publikoa egingo da 11:00etan, Arlo Soziokulturalean.

8. Zozketaren emaitzak  jakinaraztea: MARTXOAK 6
E-mailez , Udalaren web  orrian, Arlo Soziokulturalean eta Kultur Etxean.
Oharra: Zozketan itxaron zerrenda sortuko balitz eta sarrerak soberan geratuko balira erosketarako epe bat  zabalduko da, lehentasuna itxaron zerrendakoek izango dute.

SARREREN SALMENTA (zozketan aukeratuak izan direnak soilik)
MARTXOAK 7, 8, 9 ,12 ,13  GOIZEZ
MARTXOAK 8 ,13 GOIZ/ARRATSALDEZ
*Erosketa egiterakoan izena eman duen pertsonaren NAN aurkeztu behar da.

+ info:
Arlo Soziokulturala (Egetiaga Uribarri 1A, 2.solairua).
Kultur Etxea (Andaluzia kalea 3).
94 426 7005
euskarazerbitzua@etxebarri.eus