Albisteak

 

Martxan jarri zen 2012an Euskal Autonomi Elkargoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen egungo araudia. Bere garaian Etxebarriko Udalak gai honen inguruko informazio orokorra argitaratu zuen.

Ondoren, araudiaren aldaketa batzuen ostean, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretua argitaratu zuen, non egutegi bat ezartzen zen Euskal Autonomi Elkargoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoa burutzeko.

Oraingo honetan 2017ko ekainaren 27an baino lehen 50 urte betetako eraikinen inguruan ari gara. Hauek urtebeteko epea izango dute (2018ko ekainaren 27a) aipatutako txostena Udalari aurkezteko. Kasu hauetan dauden eraikinetako jabeen erkidegoek Udalaren izenean gutun bat jaso dute, dagokien EIT txostena aurkeztea gogoraraziz.

Oso garrantzitsua da gogoratzea, dekretuak dioenaren arabera, EIT txostena egitea ezinbesteko baldintza dela, ondasun higiezinen antzinatasunaz gain; kontserbazio, irisgarritasun unibertsal edo eraginkortasun  lanei ekiteko asmoz diru laguntzak eskatzeko.

EIT txostena tekniko adituek egin behar dute. Beraz erkidegoak enpresa-adituengana zuzendu behar dira.

EIT txostenak 3 atal berezitu aurkeztu behar ditu:
• ERAIKINAREN KONTSERBAZIO EGOERA
• IRISGARRITASUNAREN OINARRIZKO BALDINTZEN EBALUAZIOA
• ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAGIRIA

Nabarmentzekoa da EIT txostena ez dela balizkoa Udalean aurkeztu eta erregistratu arte.

Informazio gehigarria jasotzeko Eusko Jaurlaritzak prestatutako ataria kontsultatu daiteke:
EUSKOREGITE.
https://www.euskoregite.com/eu/

  ESKU ORRI INFORMATIBOA (pdf, 400 Kb)