Albisteak

 

Etxebarriko Udalak 14. Zerga Ordenantzan kirol instalazioen erabileragatiko ezarritako hobariak berriro formulatuko ditu, hain zuzen, kirol instalazioak erabiltzeagatik eta zehazki, Udal Kiroldegikoak.

  14. Zerga Ordenantza . (pdf, 3,4 Mb)

Zehazki, % 15eko hobaria aplikatuko zaie, gutxienez familia ugarientzako eta guraso bakarrentzako urteko abonuei. Hobari hori % 33 eta % 50 bitartekoa izan daiteke diru-sarrerek ez badute Ordenantzan zehaztutako baremo zehatz bat gainditzen, Familia Errenta Estandarizatua erreferentzia hartuta. HIRUKIDE federazioak berak, Euskadiko Familia Ugarien Elkarteak biltzen dituenak,  errentaren araberako hobariak ezartzean, , familia errenta estandarizatuaren sistema erreferentziatzat  hartzea proposatzen du.

Aldaketa moduan, familia horietako 23 urte arteko seme-alabek deskontu bat izango dute jarduera batean, hobarian dagokien portzentaje berean (%15, %33 edo %50).

DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek % 50eko murrizketa izango dute abonuetan, aurretiko eskaera egin eta baloratu ostean .

Abonu berezi horiek lortzeko prozedura hauxe izango da: Arlo Soziokulturalean eskaera egitea eta familia ugariaren txartela eta PFEZren azken aitorpena aurkeztea, familia ugarien kasuan; eta beste dokumentazio espezifiko bat guraso bakarreko familien kasuan.

Informazio gehiago:

Arlo Soziokulturala
Egetiaga Uribarri 1A, 2. solairua.
kirola@etxebarri.eus
94 426 7005