Albisteak

 

Gaur goizeko 10:00etan ASKko bulegoetan burutu den zozketan atera den letra J izan da.

Letra hau kontutan hartuz zerrenda osatuko da, abizenen hurrenkera jarraituz.
Zozketan aukeratuak izan diren pertsonei email bat bidaliko zaie honen jakinarazpenarekin eta astea honetan zehar sarreren bila pasatu ahalko dira. Sarrerak batzeko beharrezkoa da zozketan aukeratutako pertsonaren NANa (edo fotokopia, argazkia,..) aurkeztea. Oinarrietan eta karteletan adierazi den bezala, NAN bakoitzeko gehienez 4 sarrera banatuko dira (familia ugariek familia-unitatea lortzeko behar dituztenak jasoko dituzte). Mesedez, erabiliko dituzuen sarrera kopurua hartu, ez gehiago.

Sarrera guztiak ez badira banatzen, zozketatik osatutako itxaron zerrendako pertsonei jakinaraziko zaie, beti ere hurrenkera jarraituz.