Albisteak

 
Jada hasi da “XIV. Sahararen aldeko Euskal Karabana” eta guk ere parte hartuko dugu. Etxebarritar guztiak parte hartzera deitzen ditugu, otsailaren 8ra arte elikagai produktuak eramanez zehaztutako guneetara.

Beste batzuetan bezala, Etxebarriko Udalak, kontuan hartuta Saharar herriarekin duen  senidetzea, bat egiten du “XIV. Sahararen aldeko Euskal Karabana – Elikatu itxaropen bat” izeneko ekimenarekin.

Aurtengo otsailean aterako den Elkartasun-karabana honen helburua da, Tinduf-etik (Argelia) hurbil dagoen Argeliar basamortuan errefuxiatuta dauden biztanleek pairatzen duten elikagai-krisia arintzen laguntzea.

Sahararen aldeko Euskal Karabana Euskal Herrian dauden Saharar delegaritzak eta elkarteek (hauen artean Munduaz Blai) antolatzen dute. Bilketa lana behin burutua, kamioi handietan eramaten da material guztia Tindufeko Mendebaldeko Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara eta Ilargi Erdi Gorria arduratzen da banaketaz.

Iaz Zurriolatik (Donostia), atera zen Tindufen errefuxiatuta dauden biztanleei helarazi beharreko elikagaia zeraman XIII. Sahararen aldeko Euskal Karabana. Karabana 6 trailerrek, ardatz zurruneko kamioi batek, anbulantzia batek eta 2 autobusek osatu zuten.

Kanpamenduetan laguntza humanitario gisa 220 tona banatu ziren, Horietako 500Kg Etxebarrik, Munduaz Blai-ri esker, bidali zuen. Horrek, 250.000 errefuxiatuen elikagai beharrak arintzen lagundu zuen.

2018ko otsailaren 8an bukatzen den kanpaina honekin lagundu asmoz, Etxebarrin hainbat gune prestatuko dira. Azken hauetan arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, azukrea, lekak eta konpresak utzi ahal izango dira.
Produktu hauek izan dira Euskadiri dagozkionak, estatu mailan eginiko banaketa. Kanpoan gelditu dira pateak, beroarekin kaltetu daitezkeen janariak, txerrikia dituztenak eta abar.






Hauk dira Etxebarriko bilketa-puntuak:
-Eroski Etxebarri
-Eroski San Antonio
-BM Etxebarri
-Udal Kiroldegia
-Kukullaga Ikastetxea
-Etxebarri BHI