Albisteak

 
Etxebarriko Udalak 3 puntu-txiki garbi instalatu ditu herrian zehar.

Gune ekologiko honetan etxeko 6 mota hondakin ezberdin bota daitezke: CDak eta DVDak, kontsumo-gutxiko bonbillak, pilak eta bateriak, inprimagailuen kartutxoak eta tonerrak, plastikozko tapoiak eta EEH-k (Hondakin elektrikoak eta elektronikoak) diren telefono mugikorrak, kargagailuak, etab.

Hondakin hauek maiz sortzen dira etxeetan eta batzuetan beste hondakinekin nahasten dira Garbiguneetan uztearen deserosotasunagatik edo biltze-guneek duten ordutegi-murriztuagatik.

Hori dela eta, etxebarritarrek birziklatzen jarrai dezaten nahi dugunez, Udalak erraztasunak eman nahi ditu. 
3 puntu-txiki hauek Udaletxeko plazan, San Antonio etorbidean (Eroski alboan) eta Santa Marina patioan kokatu dira.

Horretaz gain, edukiontzi berrietan plastikozko tapoiak bil daitezke; horrela, birziklatzeaz gain, elkartasuna bultzatuko da, udal elkarteen ongintzazko ekintzak finantziatzeko baliagarria izango baita.

Zerbitzu berri hau Udaltalde 21 Nerbioi – Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoaren eskutik iragan abenduaren 1ean hasitako Hondakin-Bilketa Zerbitzua kontratu barruan kokatua dago.