Albisteak

 

Abenduan udalerriko argiteria publikoa LED teknologiara ordezkatzeko prozesua hasi zen. Helburu nagusia energetikoki argiteri publiko sistema eraginkor eta jasangarri bat ezartzea da.

Oraingoz gune hauetako arkupetako argiak ordezkatu dira: Doneztebeko eremua eta San Antonio eta Kukullaga auzoetako bide nagusiak. Azken hauek izan dira herritarren artean eztabaidak sortarazi dituztenak, maila teknikoan eta politikoan Udalean, teknologia motaren eta argi-mailaren inguruan.

Udala baloratzen ari da ezarpenaren eta hobekuntzen inguruan, energetikoki eta ingurumen aldetik argiteria eraginkor bat eta gutxieneko ongizate maila batzuk bermatzea ahalbidetzen duen sistema bat lortu asmoz.

Esku-hartzea egin den kale eta plaza batzuetan ongizate maila horiek jada lortzen dira; baina, beste eremu batzuetan, aldiz, hobekuntzarako esku-hartzeak burutuko dira, argi-intentsitatea aldatuz edo argiteri berri bat instalatuz, maila egokiago bat lortu asmoz.

Dena dela, garrantzitsua da jakiteak LED teknologiak zer suposatzen duen:

• ARAUDIA. Argiteria publikoaren argien ordezkapenak bat egin behar du “Kanpo argiterian eraginkortasun energetikoaren inguruko europar Erregelamenduarekin”. Aipatutako Erregelamendu honek argi maila zehazten du atal bakoitzeko: bide mota,  zirkulazio-abiadura, igarotzen diren ibilgailu eta pertsona kopurua eta abar.

• GEHIEGI ARGIZTATUTAKO EREMUAK. Orokorrean gure herriek eta hiriek gehiegizko argiteria dute, Europako gainerakoekin konparatuz. Gure kasuan, gune batzuk doitu egingo dira; eta, aldiz, beste batzuk, hobetu. Proiektuaren helburua gune guztietan argiteria homogeneizatzea da.

• KANPOKO ARGIA. LED teknologiaren bidez ohiko argiteriak eragiten duen itsualdia eta argiaren kutsadura saihesten da.

• KARBONO-MARKA ETA JASANGARRITASUNA. Ingurmen-talka gutxiagotu egiten da berotegi-efektuko gasaren eta C02 –ren isuria murriztuz.

Kexak eta iruzkinak jasotzeko, etxebarritarrak Udaletxeko Heritarrentzat Arreta Zerbitzura zuzendu behar dira: telefonoa 94.426.70.00 edo e-posta  sac@etxebarri.eus.