Albisteak

 

Etxebarriko Udalak Radarra jarri du, informaziozkoa da, eta abiadura kontrolerako eta ibilgailuen fluxua aztertzeko jarri da Maribi Iturbe  kalean, EtxebarriBus geltokiaren parean ( beherako norabidean) zonalde horretan bide-segurtasuna hobetu asmoz.
 
Hain zuzen ere puntu hau udalerrian  kontu handiz ibili beharrekoa da , oinezko ugari dabilen ingurua izanik ibilgailuentzako abiadura muga 30km/h koa da. Puntu horretan hainbat udal-zerbitzurekin  bat egiten duten zenbait oinezko bide daude, hain zuzen, Kukullaga ikastetxearekin, Osasun Zentroarekin, 3.Linearekin komunikatzeko gunearekin, baita kiroldegiarekin, gazteen  zerbitzuekin eta Etxebarri Buseko bi geltokirekin ere.

Udalak hartutako beste  neurrietako bat da hau,  oinezkoen arteko elkarbizitza hobetzea , bide-hezkuntza indartzea eta azken batean, oinezkoentzako arriskuak txikitzea bilatzen duena.
 
Gehiegizko abiaduraren kasuan, abiaduraren informazioa gorriz agertuko da keinukarian, horretaz gain eta mezua indartu asmoz aurpegi tristedun piktograma bat agertuko da. Modu honetan txikienek ere, kale horretan  baimendutako  30km/h ko abiadura gainditzen ari dela ikusiko dute .

Radar hau mugikorra izango da eta udalerriko gune sentsibleetan jarriko da, honen bitartez, abiadura-muga errespetatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi da.