Albisteak

 

ETXEBARRI MARTXAN Sarea etxebarritarren artean jarduera fisiko-osasuntsua sustatzeko eta egoneko bizitza gutxitzeko diziplinarteko programa bat da.

Sare honetan hainbat erakundetako ordezkariak daude: Etxebarriko Osasun Zentroa, Udal Kiroldegia, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, Kukullaga Ikastetxea, Mugikon enpresa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzua eta Etxebarriko Udala.

Programa honekin jarduera fisiko-osasuntsua sustatzeko eta egoneko bizitza gutxitzeko Etxebarrin egun dauden eta sortuko diren ekimenak ezagutaraztea eta zeharka koordinatzea nahi da.

Mugiment Sarea Etxebarrira heltzen da helburu argi batzuekin: udalerriko pertsona gehiago aktiboak izatea eta egoneko bizitza maila gutxitzea, udalerrian jada dauden jarduera fisikoa sustatzen duten ekimenei jarraipena eta laguntza ematea, geldirik dauden pertsonak aktibo bihurtzeko aukeren eskaintza handitzea eta jarduera fisikoari atxikidura sustatzea.

Etxebarritar guztien parte-hartzea programa honetan sustatu asmoz, “ETXEBARRI MARTXAN” Jarduera Fisiko-osasuntsu Sarearen Talde sustatzaileak Sarea identifikatuko duen LOGOTIPOA aukeratzeko lehiaketa bat martxan jartzen du.

Lehiaketaren irabazleak 200 euroko eta kiroldegiko urteko abonu bate jasoko ditu sari gisa.

Lehiaketa Etxebarrin erroldatuta daudenei zuzentzen zaie, ez dago mugarik adinean eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 logotipo aurkeztu ahal izango ditu.

Logotipoak nahitaez “ETXEBARRI MARTXAN” Sarearen izena jaso beharko du eta formatu digitalean aurkeztu beharko da 2018ko otsailaren 19an baino lehen. Gainera hainbat atal baloratuko dira: sormena eta originaltasuna, iragarle-eraginkortasuna, kalitate estetikoa, sarearen helburuekin eta filosofiarekin erlazioa, logotipoak Etxebarrirekin duen erlazioa eta abar.

Oinarri guztiak erantsitako artxibategian kontsultatu daitezke. Informazio zuzenago bat jasotzeko harremanetan jarri Etxebarriko HAZekin (Herritarrentzat Arreta Zerbitzua). sac@etxebarri.eus – 94 426 7000. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

   OINARRIAK (pdf, 1,3 Mb)