Albisteak

 

Langabezia-tasa altua da estatu mailan gehien kezkatzen duen gaia. Etxebarri ez da salbuespena, eta datuak Bizkaiko eta Euskadiko batez bestekoarekin konparatuta hobeagoak diren arren; arreta berezia jartzeaz gain, neurri bereziak hartu behar dira datu horiek eta langabezian aurkitzen diren pertsonen eta familien egoera hobetzeko.

Grafikoan ikus daitekeenez 2016an zehar Etxebarrin langabezi-indizea ia puntu bat jaitsi da, urtarrilean %10,9tik abendura %10,2ra pasatuz (urteko txikiena). Bizkaian urte bukaeran langabezia %13,3 izan da eta Euskadin berriz %12,1.

Estatuan langabezia % 16a baino handiagoa da, baina datu honek erreferentzia gisa ez du balio gure udalerriarentzat.

Egun Etxebarrin langabezi tasa %10,6koa da, biztanleria aktibotik 595 pertsona.

Langabetu kopuru osotik, %45a  25 - 44 urte bitartekoa da, %50a 45 urte baina gehiagokoa da eta soilik %5ak 25 urte baino gutxiago ditu. Genero aldetik, langabetuen %41a gizonezkoa da eta %59a berriz emakumezkoa.

Udalak martxan jarritako neurriak: formazioa eta enplegua

Enplegua Udalaren eskuduntza ez izan arren, irtenbidearen zati bat ba garela uste dugu, gizarteak larritasunez hobetzea eskatzen duten esparru baten inguruan ekimenak proposatuz.

Hori dela-eta, Etxebarriko Udala erabat inplikaturik dago enpleguaren eta formazioaren garapenean, eta ondorioz ildo horretan herritarrei baliabide hauek eskaintzen dizkie:

• Basauri-Etxebarri Behargintza. Basauriko eta Etxebarriko Udalek Sozietate Publiko hau sortu zuten bertako garapen osoa sustatzeko, pertsonen enplegutasuna hobetzeko neurriak eta enpresen sustapena konbinatuz. Hainbat zeregin ditu: enplegurako prospekzio eta informazio-ekintzak garatzea, besteen kontura lan munduan-txertatzen laguntzea, autoenpleguari eta ekintzailetzari babesa, enpresen eraketa, enpresei lehiakortasunaren hobekuntzan zerbitzua ematea, toki-garapenean laguntzeko jarduerak burutzea eta langabetuei zuzendutako 2018ko Formazio planak osatzea. 

• Etxebarriko Udal Informatika Zentroa (CIME). Tokiko berrikuntzaren sustapenean eta babesean gakoa den Udal Zerbitzu hau, lurraldean identifikatutako teknologia-lekune guztietara helduz, sarean lan egitea sustatuz eta ekimen berritzaile bateratuak kudeatuz.
Enplegagarritasunaren hobekuntzari dagokionez, langabetuen kontratazioan eragiten duten 2 akzio burutzen ari dira:

1. 6 Kontratu zuzen Lanbideren lankidetzarekin: Udalak Lanbideren lankidetzarekin 6 pertsona 3 proiektu konkretuetarako kontratatu ditu: Brigada lan-taldea (2 pertsona), artxibategi-dinamizatzailea (1) eta udal planen 3 kudeatzaile (bizikidetza, komunikazio plana eta merkataritza/enpresa).
2. Klausula sozialak lan-kontratuetan: enpresak langabezian dauden pertsonak kontratatzera behartzen dituzten klausulak.