Albisteak

 
Pasa den Igandean, Urtarrilaren  14an, Etxebarriko Erakusleihoen X. Lehiaketaren Gala ospatu zen Kultur etxean.

Oraingo honetan, ekitaldia, Altrius magoak girotu zuen, gonbidatuentzako luntx bat ere eskaini zelarik.

EMPEren lehendakariak  Lehiaketaren parte-hartzaile eta irabazleen aurkezpena egin zuen eta jarraian bideo hunkigarri bat jarri zen lehiaketan aurkeztutako 15 proposamenak erakusteko.

Azkenean erakusleihoen artean, 5 izan ziren sarituak, lehenengo saria Bodys Emiri eskeini zitzaiolarik eta 4 sari bereziak: D´rechupetek jaso zuen  koloretsuena izateagatik; Lemona Okindegiari Eguberria ondoen ordezkatzeagatik; Luan, argiztapen hoberena prestatzeagatik eta azkenik Etxebarriko batzokiari bere sormenagatik.

Sariz betetako Gala izan zen eta aipatutakoez aparte, ekitaldian,Etxebarriko Marka bilaketaren lehiaketaren saria banatu zen ere.

Gainera, sarrerarekin bat, gonbidatuei zenbaki bat banatu zitzaien galari amaiera eman zion zozketan parte hartzeko. Zozketa horretan, merkatariek emandako sariak banatu ziren.

Deialdi honetan 70 pertsona baino gehiago batzea lortu zen, barre algarez eta artez betea gure merkatarien eskutik,argi geratu zen  helburu garrantzitsuenak Etxebarriko merkataritza suspertzea eta babestea direla.