Albisteak

 

Kalean aske dabiltzan katuak arazo bihur daitezke. Zikinkeria sortzen dute, kalean janari hondakinak egoten dira eta euren lurraldea txisez mugatzen dute.

Hau guztia Etxebarrin saihesteko, Etxebarriko Udalak eta Aprobak, animali guztien aldeko eskubideak babesten dituen elkarteak, elkarlanean ari dira 2014tik kaleko zenbait katu-koloniaren esterilizazioan; CES programa edo Capturar, Esterilizar y Soltar izenekoa, katuen populazioa kontrolatzea helburu duen ekimena, kontrolik gabe ugaldu daitezela saihestu eta bizikideei arazoak sortzea saihestu, modu honetan katua desagertaraztea ekiditzen da eta euren bizia bermatu.

Programa hau, CES izenekoa, beste hiri batzuetan ere martxan dago, Zaragozan, Bartzelonan edo Madrilen esaterako. Katuak laguntzeaz gain, hauek hiltzea ere saihesten da. Osasuntsu eta kontrolatuta daude eta  egiaztatuta dago arratoien izurriteen kontrako kontrola ere egiten dutela.

Beste udalerri batzuetan ez bezala, Etxebarrin badago talde bat animalia hauen ongizateaz arduratzen diren herritar bolondresak. Etxebarriko Katuak – Gatos de Etxebarri bolondres talde bat da, kaleko katuen egoera hobetzeko elkartu direnak, CES izeneko metodoa erabiliz ( Harrapatu-Esterilizatu-Askatu) baita ingurua egokitzea eta katuei jaten ematea.
“Gure helburua katuen ongizatea da eta auzoan haiekin integrazioa eta elkarbizitza lortzea baita katu soziableen adopzioak sustatzea.”

Proiektuaren hasieran, aurkitutako 18 katuetatik 14 esterilizatu ziren San Antonion kokatutako kolonian hain zuzen, parasitoak kendu eta garbitu egin ziren; horretaz gain beste 8 katuko komunitatea bat zegoen.
Aspaldi honetan populazioa estabilizatu egin da eta “berrehun” animalia izatetik “berrogeita hamar” izatera pasatu da, guztiak esterilizatuta eta ondo elikatuta.

2016 urtetik hasita udalak egiaztatu du eta identifikatu du zenbait bolondres, hauek kaleko katuak elikatu egiten dituzte udalak emandako material eta jakiekin.

Azken hilabeteetan udalerriko zenbait tokitan ontzi batzuk jarri dira bertan katuek pentsua jan dezaten, horretarako Udalak bolondres sarea zabaldu du Etxebarriko Katuak elkartearen laguntzaz, katuak babesteaz arduratzen dena.

Adoptatu daitezkeen katuak elkarte honek kudeatzen ditu, izan ere pertsonekin egotera ohituta dauden katuak dira, etxetik ihes egin dutenak, zaurituak eta zaintza zehatzagoa behar dutenak. Katu guztiak ez daude etxe batean bizitzeko prestatuta kale bizi ondoren.

Etxebarriko Katuak elkartearen Facebook orrialdean  informazioa jaso daiteke, baita Hirix aplikazioaren bitartez ere. Bertan argitaratzen dira adoptatzeko iragarkiak.

Horretaz gain, hiritarren laguntza eskatzen da , katuentzako harrera edo adopzio etxeak  behar dira. Norbaitek interesa balu behin-behineko harrera-etxea eskaintzeko elkartearekin jarri daiteke harremanetan.

https://www.facebook.com/etxebarrikokatuak2017