Albisteak

 

Etxebarriko Udalak “La huelga de Bandas. Revisión en su 50 aniversario” izeneko liburuaren 50 ale eskuratu ditu, hauetatik 48 ale greban parte-hartu zuten langileei eta familiakoei emateko eta beste 2 ale eskuragarri daude udal liburutegietan herritarrek gozatu ahal izateko.

Liburuaren asmoa da, 50 urte geroago, franquismo garaiko grebarik luzeena eta gogorrena aztertzea , Miguel Mera Bengoa eta  Jose Miguel Gaztelu Navarro Basauriko auzokideen testigantzen bitartez,  euskal langilegoaren historian erreferente bilakatu den mugimendua sakon aztertzen dutenak.

Egileek grebaren gertaerak aztertzen dituzte iraun zuen 6 hilabeteetan zehar oinarrituta, 1966ko azaroaren 30ean hasi eta 1967ko maiatzaren 15ean bukatu zena, horretaz gain, hasierako jarrera haien zergatiak bilatzen dira.

Lan honen ekarpenik nabarmenena orain arte argitaratu ez diren zerrenda dira, guztira 564 kanporatutako langileren izenak agertzen dira , greba aldarrikatzen duten unetik bertatik; 31 izan ziren bukaeran kaleratuak; 74 apaizek sinatu zuten manifestu hura eta horretaz gain 1967ko apirileko salbuespen-egoerak eragindako beste 100 erbesteratu eta kartzelaratu .

Orain arte inoiz atera gabeko beste gai batzuk kontatzen dira edizio honetan, hain zuzen grebaren ondorioz  sortu zen artea, enpresaren ikuspuntutik grebaren ikuspegia jasotako onurei buruz, eta langilegoa, Basauriko parrokoa eta enpresa bera, hain zuzen ere,   Basaurirentzako Basconiaren  eta Bandasen desagerpenarekin bukatu zen hamarkada.

Horretaz gain greban inspiratutako Agustin Ibarrolaren 24 grabatu, marrazki eta margolan azpimarratu behar dira, egileak liburu honen argitalpenerako utzi dituneak eta benetako altxorra suposatzen dutenak, hamarkada hartako gizarte eta lan munduko tentsio handiaren artearen isla.