Albisteak

 

OPERA BARRUTIK

Operaren mundua atsegin duzu? Nola antolatzen da? Janzkiak, makillajea, ileordeak…? Etxebarriko Udalaren, Etxebarriko EPAren eta OLBEaren arteko lankidetzari esker, operaren zirrikitu guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Hasiera emango diogu hitzaldi batekin Etxebarriko Kultur Etxean urtarrilaren 10ean 18:30ean. OLBEaren eskutik operaren muntaiaren inguruko zehaztapenak eta sekretuak azalduko dira.

Urtarrilaren 27an, asteazkena,  Euskalduna Jauregian egingo den Jules Masseneten Manon operaren entsegu orokorrera bertaratu ahal izango zara. Horretarako sarrerak salgai jarriko dira Etxebarriko Udalaren Arlo Soziokulturalaren bulegoetan urtarrilaren 10etik 12ra.

Eta bukatzeko, ez galdu otsailaren 8an Euskalduna Jauregian egingo den Salome Operaren muntaiaren bisita gidatua.

Dosier osoa Etxebarriko Udalaren www.etxebarri.eus web orrian izango duzu eskuragarri.

Azalpen gehiago behar baldin badituzu pasa zaitez Arlo Soziokulturalaren bulegoetatik edo bestela 94 426 70 05 telefono zenbakira deitu.