Albisteak

 

2015-2000 Berrikuntza Planaren testuinguruan, 7. Erronka: tokiko merkataritza berpiztu eta areagotzeko neurri konkretuen artean, ETXEBARRI MARKA agertzen zaigu, gure udalerriaren merkataritza, eskaintza lehiakor eta erakargarria duen merkataritza profesionalarekin identifikatzeko ekimen gisa.

MARKA  abiarazi denetik , udalerriko identitatea indartu egin da  “ herri adeitsua, elkartua, parte-hartzailea, positiboa, ingurumenarekin eta balioekin bat datorrena,   gure lurrari konprometitua ”

Eta honela, plan honen baitan, eta erakusleiho bakar bat ezartzeko helburuarekin, merkataritza arloan Etxebarri ikuspegi orokorra bultzatu nahian, eta batez ere  herritarren artean identitate-sentimendua pizteko , udalerriak aurrera darrai “irribarreetan murgilduta”.

Etxebarribusak zenbait biniloekin horrelako mezu positiboak garraiatuko ditu: “irribarreak elkarbanatuz””, “Smile” eta “Irriak eroaten”; bai euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ere.
Eta herriko zenbait puntu adierazgarritan hainbat totem eta piruleta haziko dira gure herriko berezitasun gisa, honekin guztiarekin herri abegitsu eta atseginagoa bihurtu nahian  .

Gainera, Etxebarri  bakarra egiten duen ezaugarria, erakargarria eta hurbila izatea,  ibilgailuetan jartzeko binilo txikien banaketari esker hedatu ahal izango da.
Etxebarrik gabon hauetan, irribarreak oparitzen ditu…!