Albisteak

 

Etxebarriko pentsiodunek iragan urtarrilaren 15ean elkarretaratzea burutu zuten Udaletxeko plazan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita gera dadin pentsioa aldarrikatzeko.

Esku artean zeramaten idazkian hainbat arrazoi jasotzen zituzten; horien artean, ez dela lan-errendimendua eta zerga hori jada beraien lan-bizitzan ordaindu zutela, hau guztia “zergapen bikoitza” izan daitekeelarik.

Alegazio honen eta beste batzuen bitartez, bidegabekeria dela uste duten hau zuzentzea azpimarratzen dute.

 UDAL BATZARREN MOZIOA (Pdf, 14Kb)

Aipamen honen harira, testu honi 2017ko azaroan Osoko Bilkuran onartutako mozioaren testua batzen zaio; LVPren 13 zinegotzien, Talde Sozialistaren zinegotzi bakarraren eta EH-Bilduren bi zinegotzien aldeko botoekin eta Euskal Talde Nazionalistaren aurkako botoarekin.

Nagusiak Elkarteak aurkeztutako mozio honetan, Estatuko Gobernuari pentsio duin, bakar eta unibertsal bat eskatzen zaio, eta horretarako, beste batzuen artean, neurri hauek proposatzen dira:

• Pentsioen hazkundea KPI-ari berdintzea. Estatuko Administrazio Orokorrari Jasangarritasun Faktorea aplika ez dezan eskatzea, pentsioen %18 eta 20ren artean kaltetuak izango direlakoan.
 
• Organizazio honi eta antzeko besteei balizko solaskide izaera onartzea, pentsiodunen eskubideak  guztiak eragiten dituzten erabaki politiko guztien aurrean.
 
• Legedi berri bat negoziatzea, pentsioen gaiaren inguruan, pentsiodunen ordezkaritzaren solaskidetzarekin eta aldiro eguneratutako pentsio egokien bitartez pentsiodunen gaitasun ekonomikoa bermatzea.