Albisteak

 

Irri egin, Gabonak dira! Lelo horrekin hasiera ematen zaio Etxebarriko Udalak  2017ko abendurako eta 2018ko urtarrilerako argitaratuko duen Gabonetako agenda soziokulturala. Udal Arlo Soziokulturalak; Etxebarriko elkarteen ,kluben, taldeen eta herritarren lankidetzarekin, Gabonetarako programa oparoa prestatu du. Hori guztia aste honetan Etxebarriko etxe guztietara helduko den agenda honetan izango duzue zehaztuta. Horri esker, etxebarritar guztiek egitarauan jasotako hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Gabonen inguruan burutu beharreko 50 ekintza baino gehiago jasotzen dituen agenda honen helburua aurten ere, azken urte hauetan bezala, Etxebarritarrek beraien familiekin eta lagunekin garai hauetako jarduerez gozatzeko aukeren berri ematea da.  Etxebarritar guztiek dituzte beraien aukerak bakoitzaren aisian kalera ateratzeko, une atsegin bat igarotzeko, elkar topatzeko eta Etxebarri herri bizi bat egiten jarraitzeko.  Eta hau guztia irri eginez, nola ez.

Hainbat  jardueren artean, aipagarrienak hauek izan daitezke:

  • ABENDUAK 2: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
  • ABENDUAK 15: GABONETAKO ZUHAITZA PIZTEA ETA BRINDISA
  • ABENDUAK 22: BALLETA “URTE BERRI AURREKO ABENTURAK”
  • ABENDUAK 23 eta 70-80-90. HAMARKADETAKO BERBENA
  •        Antzerkia eta igande dantzagarriak gure aitite-amamentzat
  •        Tailerrak eta antzerkia umeentzat eta familientzat
  • ABENDUAK 24 OLENTZERO
  • ABENDUAK 30: PROFESIONALEN BINAKAKO ESKU PILOTA TXAPELKETAREN JAIALDIA.
  • ABENDUAK 26: DONEZTEBE EGUNA. Herri kirol jokoak + Pentatloia eta Euskal Dantzen alardea.
  • URTARRILAK 5 ERREGE KABALGATA…

Kirol arloan ekitaldirik nabarmenenak hauek dira: X-treme, Gabonetako Petanka txapelketa, San Antonio Cup eta Etxebarri Cup, Aurre benjaminen areto futbol torneoa, eskubaloi torneoa eta Orienting-na.

Agendan ez jarri arren, eta merkatarien ikur bihurtu den irriari kasu eginez, zure erosketak Etxebarrin egiteko eskaera luzatzen dizuegu. Hori ere Etxebarri herri biziago bat egiteko baliagarri da. 

Udalaren izenean JAI ZORIONTSUAK eta albiste onez betetako 2018 URTE BERRI OSO ON bat izan dezazuela.  

Kontsumitu, bizi eta gozatu Etxebarri!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!