Albisteak

 

Etxebarriko Emakume Taldeak, Inurtxik, “Tartekari Sarea” izeneko Gizarte Laguntzarako Eragile Sareak osatutako Programan parte-hartzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarria. Honen helburua emakumeen bikoteak edo bikote ohiak eragindako indarkeria egoerak detektatzea eta emakumeak laguntzea da.

Gizarte Laguntzarako Eragileen Programa 2012an jaio zen eta emakume bolondresek osatzen dute, euren egitekoa, bikoteak edo bikote-ohiak eragindako tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntza, informazioa,orientazioa eta konpainia eskaintzea da, gizarte baliabide espazializatu egokiak jaso ditzaten eta biolentzia egoeratik atera daitezen.

Prozesu osoan zehar, bolondresek entzute-babestuko espazioa eskaintzen dute , konfidentziala eta pribatua dena, bertan emakumea babestua, ulertua eta ez epaitua sentituko da.
Emakumearen erritmoari eta erabakiei errespetua izatea Eragileek egiten duten lanaren funtsa da. Emakumeei konpania egiteaz gain, Eragileen beste funtzioetako bat emakumeenganako indarkeriaren arazoaren baitan  inguruan eta komunitatean  prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzean datza.

Gizarte Laguntzako Eragileak uneoro daude emakumeen kontrako indarkerian adituak diren profesionalez babestuak, berauen zereginak dira , alde batetik, bolondresak aukeratzea eta formatzea eta bestetik, laguntzea eta lan honetan orientatzea.

Tartekari Sarea izeneko  Gizarte Laguntza Sarea , guztira Bizkaiko Lurralde Historikoko 37 Elkarteetako 70 Gizarte Laguntzako Eragilek osatzen dute. Azken helburua, emakumearen kontako indarkeria desagertaraztea da eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea.

Inurtxi Elkarteak 2013 urteaz geroztik parte-hartu du Gizarte Laguntza Eragileen Programan eta gaur egun inguru hurbilean ari da kanpaina honi zabalkundea ematen. Ildo honetan, urrian zehar Elkarteak Etxebarriko Udaleko Gobernu Taldeari eta teknikariei aurkeztu die programa.

 deskargatu "VIOLENTÓMETRO-a" (jpg, 1 Mb)