Albisteak

 

Udan zehar LED teknologiaren eguneraketa burutu da Udal Futbol Zelaiaren eta Udal Kiroldegiaren gune batzuetan.

Bereziki, Udal Futbol Zelaiaren instalazioetan, zelai nagusiko foku guztiak ordezkatu dira LED motakoengatik. Bertan 540 W-ko LED motako 42 foku instalatu dira eta honek soropilaren berrikuntzan dagoen zelaiaren argiztapena nabarmen hobetzen du.  Hiru potentzia maila ditu (%50, %70 eta % 100) eta dorretxoak era askean piztu daitezke, argiztapena zelaiaren erabileretara egokitu daitekeelarik. Inbertsioaren kostua  64.000 eurokoa da eta urtero 6.500 euroko aurrezpena lortu ahal izango da (48.672,00 KWh gutxiago urtero).

Bestetik, Udal Kiroldegiaren kontratu berriaren esleipena lortu duen enpresak pista nagusiaren eta igerileku klimatizatuetako gunearen fokuak LED motakoengatik ordezkatu ditu.  Honek atmosferara urtero CO2aren 80T-ko isuria saihestuko du.   Gainera Igerileku estalietako ontziak tapaki isotermikoz hornituko ditu eta maiztasun-erregulagailuak instalatuko dira ponpatze-ekipoan, energetikoki instalazio eraginkor bat eta ingurumen aldetik instalazioa jasangarri bat izan asmoz.