Albisteak

 

Datorren urriaren 20tik aurrera eta Euskal Fondoari esker eta Etxebarriko elkarteen eta GKEen elkarlanaren ondorioz, Etxebarriko Kultur Etxean “Sarajevo, Gerra eta Bakea ” argazki erakusketa inauguratuko da, Gervasio Sanchez fotokazetariaren eskutik.

Gervasio Sanchezek zenbait komunikabiderentzat egiten du lan, besteak beste, Heraldo de Aragón, Cadena SER edo BBC espainiar zerbitzuan. Berak egindako lan guztien artean, erakusketa honeak Bosniako gerrak berak egindako lana erakusten du. Guztira 50 argazkiko erakusketa da, erdiak gatazkaren ingurukoak eta beste erdiak ondorengoak, guztietan ikusi ahal ziango dugu Gervasiok berak dioenez,  “ Gerrak ez dira bukatzen paper bat sinatzen den unean edo Wikipediak hala dioenean” izan ere, “gerraren ondorioak epe luzera ikusten dira , hamarkadak irauten dute”. Azken batean, gertatutako ankerkerietatik inoiz ez dugu ikasiko.

Sortutako zenbait konpromiso dela eta Gervasio Sanchez bera egongo ez den arren, elkarteek eta GKEek parte-hartuko dute eta beraien esperientziak kontatuko dizkigute haien eragin-eremuetan, hauetako zenbait gatazka desberdinetan murgilduak.

Honetaz gain, zenbait Elkarte eta GKEen parte-hartzea ere izango dugu, esaterako Baltistan Fundazioarena. Fundazio honek aurkeztuko digu “I forgot myself somewhere” laburmetraia astelehenean, urriaren 23an 19:30tan. Laburmetria-dokumental honek Pakistan iparraldeko lurraldeetan emakumearen heziketa erakusten digu.
 Ostiralean, 20an, 19:30tan ere, Itsas Laguntza Humanitarioko euskal taldeak, Mediterraneo Itsaso- erreskate esperientziak kontatuko dizkizgute, “Just Wait” laburmetraiaren proiekzioarekin batera.

Larunbatean, 21ean, Munduaz Blai elkarteak sahararren errefuxiatu kanpalekuetako proiektuak azalduko dizkigute 11:00etatik aurrera. Bestetik, Colombia Euskadi elkarteak, “Nasa Wes´x: "Un ejemplo de paz en Colombia" hitzaldia eskainiko du 18:00etan, hitzaldiaren bidez  Colombian Tolima hegoaldean Nasa Wes'x  komunitate honen historia, kultura eta ohiturak azalduko dira. Bide batez , erresistentzia lana ikustarazten lagunduko du eta herrialdean bakea eraikitzeko prozesuan egindako ekarpena.