Albisteak

 

Azken Udalbatzan sustatzaileak aurkeztutako xehetasun-azterketa onartu zen. Azterketa honetan UE-41 eraikinetako lerrokadura aldatzea planteatzen da, garai bateko Metacal lantegiaren lursailetako eraikin gabeko azken partzelan. Honek plaza handi bat eraikitzea suposatzen du, arkupe-perimetral batekin eta 140 etxebizitzekin.

Unitate horrek zuen eraikigarritasuna errespetatuz eginiko aldaketa honekin batera, beste lan hauetako ere aprobetxatu da: partzela horretako erkidegoak antolatzeko, udal ekipamendura zuzenduko diren egungo lokalak sailkatzeko eta hirigintzarekin erlazionatutako alderdiak zehazteko.

1.150 m2 UDAL JABETZAKO LOKAL-EKIPAMENDUEKIN

Arkupeen bidez beste kaleekin dagoen oinezkoen joan-etorrirako antolakuntzari esker, udal jabetzako 4 lokal egongo dira, hauen azalera 1.150 m2 delarik gutxi gorabehera. Berauen azken erabilera ekipamendukoa izan behar du.

Arkupeek eraikinen arteko joan-etorria bideratzeaz gain, eraikitzea aurreikusita dagoen haur-jokoen eremutik oso hurbil dagoen gune estali handi bat lotzen dute.

Bi noranzko dituen bideak, zeharkako eta lerroko aparkalekuekin, Barrondo eta Pedro Lobato Alkatea kaleak batuko ditu, eremuan zirkulazioa hobetuz eta aparkaleku kopurua gehituz.

 BEHIN BETIKO PROIEKTUA (jpg, 700 KB)