Albisteak

 

Iragan uztailaren 27an Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailak (Lanbide) 2017-2018ko Enpleguaren Sustapenerako Tokiko Neurrietarako laguntzen deialdia argitaratu zuen. Deialdi honen arabera, Etxebarriko Udalari 1 eta 2 motatako laguntzetarako 70.665,56 € dagozkio (Enpleguaren eta kontratazioaren laguntzen sustapena).

Etxebarriko udalerriak ez ditu 3 motako ezohiko laguntzak (enplegua sortzeko beste toki mailako neurri batzuk) jasoko bertan langabezi-tasa %12,4 azpitik dagoelako; hau da langabezi-tasa altuetatik urrun. Erreferentzia gisa martxoa hartu da: Etxebarriko langabezi-tasa %10,9, Bizkaian %14,4 eta Euskadin %13,3.

Etxebarriri dagokion kopurua kontuan hartuz, Udalak Lanbiderekin (Eusko Jaurlaritza) lankidetzan kontratazio hauek egingo ditu (beti ere Lanbidera bidalitako proiektuak onartzen baldin badira):

- Pertsona baten kontratazioa udal artxibategi historikoaren arrazionalizazio-lanak burutzeko, gardentasuna eta zerbitzu ekonomikoak laguntzeko. Iraupena eta lanaldia: 6 hilabete eta lanaldia %80.
Gutxieneko profila: Administrazioko eta Kudeaketako Erdi-mailako Gradua. Informatika maila erabiltzailearena. Gutxienez urte bateko esperientzia.

- Bi pertsona kontratatzea espazio publikoaren mantentze eta hobetze-lanak burutzeko. Iraupena eta lanaldia: 6 hilabete eta lanaldia %80.
Eraikuntzako-Igeltseroko langile kalifikatu mailako pertsona bat eta eraikuntzako peoi mailako pertsona bat.

- 3 dinamizatzaileen kontratazioa 6 hilabetez udal eremu desberdinetarako:
• Guztien onerako estrategien dinamizatzailea. (lanaldiaren %70)
• Harreman-guneen dinamizatzailea. (lanaldiaren % 50)
• Elkarbizitza, parte-hartze; kirol, europar eta soziokultur proiektuen dinamizatzailea. (lanaldiaren %70)
Gutxieneko profila: FPII edo arlo hauei lotutako Goi Mailako Zikloa. Elkarbizitza, parte-hartze; kirol, europar eta soziokultur proiektuen dinamizatzailerako 3.Hizkuntza Eskakizuna beharrezkoa da eta 2.Hizkuntza Eskakizuna gainontzekoetan.

Hautapen-prozesua burutzeko diru-laguntzen deialdian ezarritako irizpideak kontuan hartu behar dira:
o Kontratazio kopuruaren %30 diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten pertsonak izatea.
o Gainontzeko portzentaia talde hauetakoren batekoa izan beharko da: 35 urtekoak edo gutxiagokoak, enplegu eskatzaile gisa 6 hilabetez izena emaniko 45 urte baino gehiagokoak, 55 urte baino gehiagokoak, iraupen luzeko langabetuak, desgaitasunak dituztenak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak eta genero-indarkeria jasan dituzten emakumeak.
o Gutxienez guztira kontratatutako pertsonen %40 emakumeak izan beharko dira.
o Gutxienez guztira kontratatutako pertsonen %15 lanbiden izena emaniko 55 urte baino gehiagoko langabetuak izan beharko dira. 

Hautaketa prozesuan parte-hartu ahal izateko:
- Lanbidek Udalari zehaztutako profila betetzen duten pertsonen zerrenda bat bidaliko dio.
- Profil hauetakoren bat betetzen duzula uste baduzu, hautaketa prozesuan parte-hartu ahal izatea eskatu dezakezu Lanbideren web orrian sartuz (www.lanbide.net

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 27an bukatuko da.

Informazio gehiago:
www.etxebarri.eus
HAZ-an (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan – 94 426 7000).