Albisteak

 

Etxebarriko Udalaren Ingurumen Sailak eta Euskara Zerbitzuak ekimen hau aurkezten du helburu argi batekin, hau da, ohitura osasuntsuak udalerrian zabaltzea eta bide batez udalerriaren  ingurune natural, geografikoa eta historikoa ezagutaraztea.
 
Ekimen hau Etxebarriko Berrikuntza Planaren baitan kokatzen da, ekimen  hau prozesu parte-hartzaile baten bitartez onartu zen helburu argi batekin, “ hiri-eremuan zein eremu naturalean ibilbide seinalizatuak ezartzea, Etxebarriren barne eta kanpo loturak erraztuz eta  udalerriaren ezagutza kultural eta etnologikoa sustatuz”, ahaztu gabe honekin guztiarekin oso gomendagarria den osasun jarduera sustatu nahi dela.

Aipatu beharra dago udalerriko Arcelor enpresaren laguntza ekimen honetan, izan ere babesle gisa parte-hartu du.

Haisiera fasean, Ibilbideen diseinua egiteko ORBELAK enpresa esleitu zen eta azken fase honetan, ibilbideen  seinalizazioa eta dinamizazioa burutzeko enpresa esleitua ORAIN 21 izan da.

Guztira 3 ibilbide prestatu dira, oinez egitekoak dira , hala ere badaude bizikletaz egin diatezkeen zenbait atal. Guztiak ibilbide zirkularrak dira, luzera eta zailtasun desberdinekoak, hala ere adin guztietarako egokiak. Hauxe da bakoitzaren azalpen laburtua:

1.- Herri Barruko Ibilbidea:  Ibilbide ia laua da, zailtasun fisiko txikikoa. Etxebarriko behe aldeko aisialdi eremuak lotzen ditu. Guztira 4,5 km-ko luzera dauka eta 105 m-ko igoera-desnibela.

2.-  Zuztarretik Oinez Ibilbidea: Ibilbide zirkular hau Doneztebe elizan hasi eta bukatzen da. Kukullaga auzoa gurutzatzen du eta Kortatxikieta izeneko baso-aldera heltzen da, paraje naturalak eta baserriak zeharkatu ondoren irteera lekura iritsiko gara.  Luzera 7,7 km-koa da eta igoera.desnibela 418 m-koa.

3.- Udalerriaz Gaindiko Ibilbidea: Ibilbide zirkular hau Kiroldegiaren atzealdean hasten da eta udalerri inguruko beste zenbait ibilbiderekin lotzen da, esaterako Biboko GR 228 arekin edo Galdakaoko Mugarriz Mugarri ibilbidearekin. Distantzia 9,9 km-koa da, eta igoera-desnibela 519 m-koa.

Ibilbideen seinalizazioa:
Bi motako seinaleak daude: informaziozkoak eta norabidea erakustekoak.Guztira 3 informazio-panel jarriko dira; bat Metroko 1-2 Linea ondoan, beste bat Doneztebe eliza ondoan eta hirugarrena kiroldegiaren atzealdean.

Norabide-seinaleak posteak eta geziak izango dira. Ibilbide bakoitzak kolore zehatz bat izango du: urdina (herri barruko ibilbidea) , berdea ( Zuztarretik oinez ibilbidea) eta horia ( udalerriaz gaindiko ibilbidea).
Azkenik, 8 mugarri  jarriko dira ibilbideen leku esanguratsuetan tokiko toponimia adieraziz.

Zabalkundea eta dinamizazioa:
Datorren urriaren 22an zenbait jarduera antolatuko dira:
- 10:00 etan Ibilbideen informazioari buruzko hitzaldia  Talka Gazte Gunean, Orain21 enpresaren eskutik.
- 11:00 etan, Udalerriz gaindiko Ibilbidearen bisita gidatua, irteera kiroldegiaren atzealdean izango da (informazio panela dagoen lekuan), Orain 21 enpresaren eskutik.
- 10:00etan Zuztarretik Oinez ibilbidearen visita gidatua, Ondarearen Jardunaldien egitarauaren baitan.
- Goiz osoan zehar irekita egingo da 11:00 – 14:30 bitartean, “Etxebarriko Paisaiak atzo eta gaur” argazki erakusketa eta “Gu Gara” bideoaren proiekzioa egingo da, Etxebarriko azken hamarkadetako errealitatea erakusten duena. Hau guztia Talka Gazte Gunean izango da.

Ibilbide gidatuetarako izen-ematea urriaren 19ª baino lehen egin beharko da 944267005 telefonoan edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbidean.

Zabalkunderako materiala:
- Informazio-triptikoa.  1.000 ale banatuko dira.
- Euskarri digitaleko materiala. WIKILOC eta MUGIBILI plataformetatik kontsultatu eta deskargatu daitezke Ibilbideak.

Informazio osoa www.etxebarri.eus Udalaren webgunean ikusgai izango da GOZATU>IBILBIDEAK atalean.

IBILBIDEEI BURUZKO ARGIBIDE OSOA hemen >>