Albisteak

 

 ESKOLA AGENDA (pdf, 8Mb)

Bete ikasturte batez eskualdeko zenbait Udal Euskara Zerbitzuk eskola agenda argitaratu dute, “Baietz 11 egun euskaraz elkarrekin” izenekoa. Aurreko ikasturteetan bezala, agenda hau Etxebarriko Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko beste udalerri batzuekin batera prestatu du: Arakaldo , Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo.

Udalerri hauetako ikastetxeetan banatu da , guztira ia 6.000 ale guztira. Etxebarrin, Kukullaga Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikaslegoari banatu zaio doan, guztira 620 ale banatu dira.

Eskola Agenda hau eduki interesgarriz hornitutako tresna praktikoa izateaz gain, ikaslea/familia/irakaslea harremana erraztu nahi du .

Bide horretan, gure inguru geografiko, linguistiko eta etnografikoa hobeto ezagutzen lagunduko dizue, Etxebarriko Udalak eskualdeko udalerriekin martxan duen Zuztarretatik Ahora proiektuaren baitan, euskararen erabilera sustatu eta inguruko kultur ondarea berreskuratu eta zabaltzeko asmoz sortua. Informazio gehiago aurkituko duzue www.zuztarretatikahora.eus webgunean.

Aurten agendaren testu eta marrazkien bitartez eskualdeko udalerriak hobeto ezagutzeko aukera dago, komiki formatoan aurkeztutako istorioen bitartez.
Agendan parte hartu dute Irati Merino Ilustratzaileak eta Alberto de Abajo testugileak eta koordinazio-lana Galdakaoko eta Etxebarriko Euskara Zerbitzuek egin dute.