Albisteak

 

Hilabete honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, NAUKAS Estatuko zabalkunde zientifikoko ekitaldi nagusia burutu da. Bertan, 2.000 pertsona baino gehiago bildu dira.

Ekitaldian bertan, zientzia umeen eta nerabeen artean zabaltzeko, NAUKAS KIDS izeneko gunea egon zen. Berariazko tailerrez gain, "NaukasKids Somos Científicos" saioak burutu ziren. Azken honetan, espezialitate desberdinetako 5 zientzialarik 13 eta 17 urte bitarteko nerabeen galderei aurre egin zieten.

Nerabe hauek Epaimahai gisa aritu ziren, parte-hartzaileen galderen eta zalantzen aurrean zein zientzialarik egokien erantzunak eta azalpenak eman zituen baloratu zuten.  Epaimahai honek, honetaz gain, luzatutako “galderarik onena” ere saritu behar izan zuen.

Nerea Sainz de Baranda, 14 urteko etxebarritarrak irabazi zuen galderarik onenaren eta interesgarrienaren Lehiaketa, Euskaldunako Barria aretoan aurkitzen ziren 200 pertsona baino gehiagoren aurrean. Nereak Fisikari bati luzatutako galderaren gaia “antimateria eta honek materian duen eragina” izan zen.  

Nereak diploma bat, "Misterios" zientziari buruzko liburua eta kamiseta bat eraman zituen. Zorionak Nerea!!