Albisteak

 

Etxebarriko Udalak, EUDELek egindako deialdiari lotuz, 5 minutuko elkarretaratze isila deitzera gonbit egiten die herritar guztiei, GAUR, ostirala, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan, Udaletxearen aurrean, atentatu hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.

Etxebarriko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bartzelonan eta Cambrils-en izandako atentatuen aurrean eta erabateko irmotasunez  gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Beste aldetik, besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bartzelonako eta Cabrils hiriei, une latz hauetan.

Etxebarri, 2017ko abuztuaren 18an.