Albisteak

 

Isga Inmuebles SL Residencial Etxebarri Berria II komertzializatzen hasiak dira, promozio berri hau Metacal lantegia zenaren lekuan dago kokatuta. Etxebizitza hauek ISGA INMUEBLES, S.A.U. dute sustatzaile (sozietatea  %100 Laboral Kutxa), Laboral Kutxak finantzatua, INBISAk kudeatua eta INBISA Construcción enpresak eraikia da, guztira 140 etxebizitza librez osatua dago eta aisialdirako plaza handi bat ere izango du.
 
Residencial Etxebarri Berria 2, 3 ,eta 4, logelatako etxebizitzak izango ditu, gela handiak eta argitsuak eta guztiak terrazadunak. Horretaz gain promozioaren baitan –udalerriaren erdigunean eta metrotik oso hurbil– garajeak eta trastelekuak ere sartzen dira.

Entitateak eta Etxebarriko Udalak sinatutako akordioaren arabera Etxebarriko auzokideek eta udalerrian jaiotakoek etxebizitza erosteko lehentasuna izango dute uztailaren 30era arte.

Etxebizitzen prezioak garajea ,trastelekua barne dute eta sukaldea jarrita barne , hauexek dira:
- 2 logela:  244.500 eurotik hasita (BEZ ez dago barne.
- 3 logela: 274.000 eurotik hasita (BEZ ez dago barne).
- 4 logela : 334.500 eurotik hasita (BEZ ez dago barne).

Kontaktua eta argibideak
Telefonoa: 902 20 00 41
Web: www.etxebarriberria.com