Albisteak

talka 

TALKA gaztegunea erakinak marca Etxebarri islatzeko eta bisitariei ongi etorria emateko balio izango du.

Etxebarrik 2016ko azaroan aurkeztu zuen identifikatzeko sinbolo berria, seguru gaude marka berri honekin guztiok bat etorriko garela.Hau guztia parte-hartze prozesu baten ondorioa da, prozesu honetan Etxebarriko Profesionalen eta Merkatarien Elkartea, Elkarteak eta Klubak , Enpresak, auzokideak eta Etxebarriko udal-ordezkariak ere partaide izan dira.

Marca Etxebarri ekimena martxan jarri genuen, 2015-2020 Berrikuntza Planaren baitan kokatutako proiektua eta tokiko merkataritza biziberritzeko erronkaren baitan ezarritako akzio zehatzek osatzen dute. Ekimen honen bitartez gure merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak profesional mailan indartu nahi dira eskaintza erakargarri eta lehiakorra eginez.

Proiektu hau oinarri harturik, estrategikoak diren zenbait eraikinetako hormak aukeratu dira kokapen interesgarria  dutenak edota sinbolikoki garrantzia izan dutenak, “aurpegi garbiketa” egingo zaie hormirudi handi bat jarriz eta hormirudi horrek Marca Etxebarri islatuko du.

Erreferente diren udalerriko zenbait ordezkarik parte hartu dute: Kulturalak, kirol arlokoak, merkatariak etabarrekoak… lehenik aipatutako balioak jasotzen zituzten etxe-azalen aukeraketa egin zen eta ondoren guztien artean aukeraketa egin zen.

Bigarren fase honen emaitza da Talkaren etxe-azala ( osasun etxea izandakoarena) margotzearen erabakia, udalerrian sartzeko sarbide nagusietako batean dagoena.Kau honetan erdialdeko horma magoztuko da, bihurgunean dagoen zatia hain zuzen ere.

Kasu honetan Kolore anitzeko lana izango da emaitza, Etxebarri eta Herri Barri logoak tartekatuko dituena.

Margotze lanak datorren astean hasiko dira ,datozen hilabeteetan berrikuntza gehiago egongo direla aurreratzen dugu.

Beste behin ere, irribarrerik politena egitera animatzen zaituztegu eta udalerriko irudi berri honetaz harro sentiaraztera gonbitea luzatzen dizuegu.