Albisteak

prometro 

Pasa den  apirilaren 20an “Pro-Metro Linea 5” plataformako kide diren Galdakaoko auzo-elkarteak Etxebarriko Udalarekin harremanetan jarri ziren plataformak antolatuko dituen ekimenetan parte-hartzeko aukeraz hitz egiteko. Ekimen hauen helburua Etxebarri eta Galdakao-Usansolo Ospitalea lotzeko 5.Metro Linearen lanak hasi daitezen eskatzea eta behar hau ikustaraztea da.

Plataforma honen hurrengo ekimenak MARCHA PRIORIDAD LINEA 5 du izena , datorren maaitzaren 7an burutuko dena. Martxa ospitalean bertan hasiko da, jarraian Usansolo, Bekea,Udaletxea,Osasun Zentroa, Urreta, Bengoetxe, Aperribaiko BBK, Urbira helduko da eta Etxebarriko 1. Eta 2. Lineako metro geltokietan bukatuko da.

Etxebarriko Udalaren Osoko Bilkurak 5.Linea eraikitzearen aldeko zenbait mozio onartu ditu, izan ere, eskualde mailako mugikortasuna hobetzea ekarriko baitu,osasun zentroa eta Galdakao-Usansolo ospitalea lotzeko hain zuzen.

Hau dela eta, Etxebarriko Udalak plataforma honek antolatutako ekimenak errazteko eta parte-hartzeko konpromisoa dauka eta harrera egingo  dio 5.Linea Bultzatzeko Martxaren amaierari  Metroaren 1. Eta 2.Lineen inguruan.

Udaletik etxebarritar guztiak animatzen ditugu Galdakaoko auzo-elkarteek bultzatutako aldarrikapen-martxa honetara.

Martxan parte-hartzeko aukera dago  aurretik aipatutako edozein puntutan elkartuz edota Euskotrenen zubian kideei egingo zaien harreran, elkarrekin geltokiaren ingururaino hurbilduko garelarik( 1-2 lineak), bertan bukatuko da martxa. Komunikazio bat irakurriko da eta jarraian, ekitaldiari amaiera emanez,  pintxo-potea eskainiko da doan parte-hartzaile guztientzat.