Albisteak

Euskotrenlinea3 

3.Lineak barruko mugikortasuna hobetzea eta handitzea ekarriko du baita Etxebarrik kanpoko komunikazioa hobetzea ere.

Euskotrenek burututako 3.Lineak hobekuntza ekarriko du Etxebarrik kanpoarekin duen komunikazioan eta batipat barruko komunikazioan, izan ere igogailua martxan jartzeak udalerriko zenbait gune komunikatuko baitu.

Geltoki berria, Etxebarri-Kukullaga izenekoa, Doneztebe auzoan dago kokatuta, Bernar Etxepare eta Forua kaleen artean. Bi irteera izango ditu: bata oinezkoa , aipatutako kaleetan, bestea aldiz, “pasabide-tunel” baten bitartez N634 errepidearen azpitik joango da, 25 lagunentzako lekua izango duten bi igogailurekin konektatuko dena, hauek eramango dituzte erabiltzaileak Kukullaga eta San Antonio guneetaraino.

Igogailu honen erdiko geltokiak Osasun Zentroraino , Kukullaga ikastetxeraino zein Kiroldegiraino eta Tarrastaraino ere  heltzea erraztuko du.Azken geltokia Zintururi parkean kokatzen da, inguruan daude  San Antonio Parrokia, Haurreskola, Mugarri,San Antonio Liburutegia, Kultur Etxea, Etxebarri BHI eta Kukullaga – San Antonio ( Haur Hezkuntza) Ikastetxea, besteak beste.

Geltokiak 3 nasa izango ditu: hauetako bi Metroaren eta Euskotrenen lineentzako izango dira eta hirugarrena aurrera begira helduko den tranbiarentzako ( Euskotran), honek lotuko ditu Atxuriko geltokia Etxebarrirekin La Peña eta Boluetan zehar.

Linea berri hau martxan jartzeak udalerrian lorpen handia izango da , izan ere komunikatzeko moduan aldaketak eragingo baititu eta liteekeena da EtxebarriBusean ere eragitea. Azpiegitura berria herritar askok erabiltzea espero dugu bai udalerriaren barruan mugitzeko zein kanpora ere mugitzeko.

3.Linea berri honek Etxebarri Bilboko Matiko auzoarekin lotuko du, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaran, Zazpi Kaleak/Casco Viejo geltokietan zehar.
Etorkizunean trenbide berbera luzatuko da Artxandako túnel berrian zehar Txorierriko linearekin bat eginez. Honek esan nahi du geltoki berritik Lezamaraino joan ahal ziango dela edo Bermeo edo Donostiraino kontrako norabidea hartuz gero. Aurreikusitako maiztasuna 7,5 minutukoa da eta irekiera eta itxiera ordutegia egungo Bilbao Mtreoko 1. eta 2 Linearen berbera izango da . Igogailu zerbitzua doakoa izango da 3.Lineako erabiltzaileentzat eta precio murriztua izango du barruko erabilera egingo duten erabiltzaileentzat.
 
Era honetan Etxebarri bere inguruarekin komunikatzeko modu berri batera egokituko da eta Bizkaiko tren-linea guztien integrazioaren lekuko izango da, Barik txartelaren bitartez , bai esku-diru bertsioan , bai Barik pertsonalizatuan, pasa den martxoaren 8an indarrean jarri ziren prezio berrien bitartez.

Udalerriaren indargunea da zerbitzu unibertsal gisa garraio publikoaren apostu eta Udalak uste du komunikazioaren hobekuntza honen bitartez kanpoarekiko komunikazioa hobetzeaz gain inguruko udalerrietako herritarrak Etxebarrira hurbiltzen lagunduko duela, era honetan udalerriak eskaintzen dituen eskaintzez gozatzeko: kultura, kirola, aisialdirako guneak, merkataritza eta ostalaritza .

3.Linea martxan jartzeak Etxebarriren mugikortasunari begira dibersifikazioa dakar , orain artekoak hobetzen eta kopuruan handitzen lagunduz , azken batean bizitza kalitateari dagokionez  nabarmen hobera egingo duen udalerria izango da.

Bizi Etxebarri