Albisteak

bilbao-bilbao 

Martxoaren 19an, igandea, Bilbao-Bilbao zikloturista martxa burutuko da, gutxi gorabehera  8:00etatik 14:00etara.

Irteera Deustuko zubian izango da, Zubiarte Merkatalgunearen ondoan, eta bere ibilbidea hau izango da: Getxo, Plentzia, Andraka, Butroe, Unbe, Sondika, Parke Teknologikoa, Arte Bakarra, Mungia, Morga, Galdakao, Etxebarri eta Bilbo.

Lehen txirrindulariak Etxebarrira 12:15era heltzea aurreikusten da eta azkenak 13:20ean.
Parte-hartzaile guztiek ibilbidea 12.30etik 14.00etara bitartean bukatu beharko dute. Kontuan izanik irteera 8.00etatik 9.00etara bitartean izango dela eta helmuga 12.30etik 14.00etara bitartean, ondorioztatzen da gehienezko denbora  6 ordukoa izango dela.

Parte-hartzaile kopuruaren arabera litekeena da auto-ilarak sortzea N-634 errepidean. Pazientzia izatea eskatzen dugu.

Informazio gehiago: http://www.bilbaobilbao.com/