Albisteak

leiho berria/nueva ventana 

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) behin argitaratuta, “Asturias eta Extremadura kaleen arteko kantoien irisgarritasunaren hobekuntzarako berrurbanizazio”lanetaz arduratuko den enpresaren hautaketa-prozesua irekitzen da. 

Esku-hartze honen diseinuan gune horietako bizilagunek parte-hartu dute. Azken hauek hainbat bilera egin dituzten udalaren ordezkariekin.

Proiektuan Asturias eta Extremadura kaleen artean dauden kantoien berrurbanizazioa jasotzen da, eta hobekuntzarako gakoak hauek dira:

- Hirigintza diseinu konplexua duen gune baten irisgarritasunaren hobekuntza. Arrapalak, barandak eta eskailera berriak jarriko dira.
- Argiztapena hobetzea, LED teknologiako argiekin, bai kaleetan bai kantoietan.
- Saneamendu-ubideratzearen ordezkapena eta euriko ur-bilketaren hobekuntza.
- Extremadura kalea erdi oinezkoentzat egitea.
- Espaloi berriak eraikitzea Asturias kalean.
- Hau-jokoak instalatzea Extremadura kalean.

Esku-hartze honen aurrekontua 305.000 eurokoa da, eta exekuzio-epea 4 hilabetekoa. Giza-klausuletan betebehar bezala jarri da lanean parte-hartuko duten kontratatu beharrekoen %20a langabetua izan beharko dela.  


 Planoa