Albisteak

leiho berria/ventana nueva 

2016ko kontabilitate-ekitaldia behin itxita, hauexek dira ekitaldiko aurrekontuaren emaitzaren daturik esanguratsuenak baita geldikinarenak ere.

2016ko gastuen eta diru-sarreren hasierako aurrekontua 10.611.389,27 € koa izan zen. Urtean zehar egindako aurrekontu-aldaketek 12.666.347,43 € raino igoarazi dute aurrekontua. Behin ekitaldia amaituta, diru-sarrerak guztira 10.740.692,34 € koak izan dira eta gastuak 10.949.299,55 € koak. Honek aurrekontuaren emaitza negatiboa eragin du, 208.607,21€ koa hain zuzen ere.

Esan behar da 2015 urtearekiko diru-sarrera jeitsiera nabarmena izan dela (11.074.681,89 €). Jeitsiera hau honako bi kontu nagusi hauek  eragin dute:

• Bizkaiko udal guztiek Udalkutxari itzuli behar izan dioten diru kopurua, itzulera hau diru-sarreren eta benetan jasotakoaren aurreikuspenean gertatutako akatsek eragin zuten. Gure udalerrian 614.238,00 € izan dira.

• Jeitsiera hau azaltzen duen beste faktorea Foru Aldundiko Ogasun Sailak EJGZ bilketan  egindako akatsean dago oinarrituta. Otsaileko osoko bilkuran aipatu bezala, Ogasun Sailak 2015ean EJGZn okerreko kobrantzak egin zituen eta 2016an itzuli behar izan ziren. Nabarmendu beharra  dago sailak akats hau konpontzekoerakutsi duen borondatea , guztira 2016an 82.000€ ko desdoikuntza suposatu duena. 2017 urteari begira atal hori konponduta dago eta aurreikusitako diru-sarrerak mantenduko dira.

2016 urtean zehar guztira 978.213,15 € ren balioko inbertsioak egin dira hasiera batean aurrekontua 358.000 € koa izan bazen ere, hauetako ia guztiak Udalak azken urteotan baliabideez egindako kudeaketa arduratsuari eta zuhurrari esker egin izan dira.

Nabarmenenak ondoko hauek izan dira,udaltzaingoarentzako ibilgailu hibridoaren erosketa ,brigada lan-taldearentzako kamioi berria, zenbait kale asfaltatzea, Forua Plaza berriz urbanizatzea, Udalsarea Plana berregitea, Barandiaraneko estalia jartzea, Zintururi Haurreskolaren erreforma, Elkartegunearen estalkia eta udal-zerbitzaria eguneratzea.

2915urtearekin alderatzen badugu, zerbitzuetan gastuek zertxobait gora egiten dute batez ere gaztegunearen hasiera dela eta, lan-sustapenaren gastuak , laguntzak eta diru-laguntzak direla eta. Pertsonal gastuak mantendu egiten dira.

Hau ikusirik eta aurrekontuaren emaitza kontuan izanik, doitzea egin ondoren gastu orokorretarako diruzaintzako geldikina ia 2 milioi €koa da (1.983.522,73 €).

Kontuan izan behar dugu geldikina 2016an hasi ziren zenbait proiektutarako konprometitua dagoela baina 2017an burutuko dira. Batez ere Extremadura eta Asturias kaleen eta kale -kantoien urbanizazioa burutuko da, Marca Etxebarri proiektua eta enplegu-planak. Guztira 490.324,65 € gehitzen dira 2017rako eta kopruru hau geldikinetik deskontatu beharra dago.

Udalaren gardentasun printzipioa mantenduz udalaren web gunean eta Hirixen argitaratuta dago aurrekontuaren likidazioaren informazio zehaztua.Horretaz gain, 2017ko kudeaketa plana, burututako proiektuak,aurrekontua onartuak eta aurreko ekitaldietako likidazioak ere kontsulta daitezke.

Ikuspegi sozio-ekonomikotik ziurgabetasuna sumatzen bada ere eta Udalkutxari egin zaion diru-itzulera handia izanda ere,baliabideen kudeaketa zuhurrari esker Udalak udalerrian beharrezkoak diren inbertsioak egiteko aukera izango du. Aurrekontuaren onarpenean aurreratu bezala, aurrekontuaren aldaketak Udalak dituen aurrezkien arabera ( geldikina) burutuko dira.