Albisteak

 

MEMORIA-LABURPENA KIUB ETXEBARRI 2016.

Etxebarriko KIUB zerbitzuak 2016an 500 esku-hartze baino gehiago kudeatu zituen. Aipatu behar da zerbitzu honek martxan jartzen duen espediente bakoitzagatik, kopia bat zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Kontsumobideren KIUBren datu base orokorrera doala.

Ohartzen gara telekomunikazioak, seguruak eta banketxeak bezalako esparruak direla desoreka nabarmenak izaten jarraitzen dituztenak eremu hauetan: saltzaileari eta erosleari onartzen zaizkien eskubideak eta legeak ezartzen dituen baino berme-epe baxuagoak.

KIUB zerbitzuaren kudeaketak nagusiki erreklamazioak eta kontsultak izaten dira.
Kontsulten atalean, nabarmena da 2016an erabiltzaileen eskubideenganako jakinmina, bereziki 25-60 urte bitarteko gizonezkoen artean.

Ildo honetan, esan beharra dago Bas Asesores-ek ematen duen aholkularitza juridiko zerbitzua laguntza handikoa dela, kontsulten %70a bidaltzen zaielarik behin betiko erantzun bat jaso dezan erabiltzaileak.

Guztira 400 izan dira, 153 aurrez aurre eta e-postaz kudeatutakoak, 81 erregistro berriekin eta 250 telefono bidezkoak.

Esparrurik kontsultatuenak eta zioak hauek izan dira:

• Ibilgailuak: tailerrak, alokairuak bermeak, akatsak zerbitzuak ematerakoan.

• Produktu elektronikoak: kontsumokoak, bermeak, informazio urria, kontratuak ez betetzeak.

• Seguruak: ezbeharren inguruko informazioa, etab.

• Banketxeak: zoru-sabai klausularen komisioak

• Telekomunikazioak: (telefonia, interneta), bajak, kontratuak, merkataritza elektronikoa.

• Zerbitzuak: aireko garraioarena, hotelak, oporretako alokairuak.

• Besteak: etxebizitza berriak, eskuratzeak, bermeak, gasa eta energia elektrikoa, fakturak, arropa, bermeak…

Erreklamazioen atalean, hauek guztiak udalaren erregistro ofizialean erregistratzen dira, eta ematen zaien zenbakiak bat egiten du KIUB-ren datu basekoarekin, gero gorabeherarik egon ez daitezen.

Erreklamazioa egiten duenaren profila: 30-60 urte bitarteko gizonezkoa.
 
2016an 84 espediente berri izapidetu ziren, eta 2015etik ebatzi gabeko 21 (2015eko abenduan erregistratuak).

Aurten 7 espediente helarazi dira, behin jarduketa-protokoloa burutua, kontsumitzaileen aldeko ebazpen bat eta erreklamatuarekin akordio bat lortu gabe. Hori dela-eta 4 espediente Kontsumobidera eta 3 Kontsumoko Arbitrajera bidali dira.

Aurreko urteetan bezala, telekomunikazioa izan da gairik erreklamatuena, guztira erreklamazioen %32arekin. Jarraian merkataritza orokorra eta merkataritza elektronikoa  erreklamazioen %17arekin.  Gero airelineak %11,9arekin datoz, banaketa enpresak eta energia elektriko eta gas-enpresak %10,7arekin, S.A.T. orokorrean (Laguntza Teknikoko Zerbitzua) eta auto eta banketxe tailerrekin bukatuz.

Egindako 84etatik 67 ebatzi dira, burutu gabe 17 daudelarik. 67 hauetatik 43 kontsumitzailearen aldekoak izan dira (%64,18). Hauetako 6etan ez da adostasunik egon (%8,96) eta bitartekaritza partzialaren ondoren (%4,48).

 Memoria Osoa KIUB