Albisteak

leiho berria/nueva ventana 

Adierazpen instituzionalaren laburpena: martxoak 8, Emakumeen nazioarteako eguna

Inger Lingek ( Europako Kongresuan tokiko eta Lurralde mailako genero berdintasunerako bozeramaleak) aurkeztutako azken txostenaren arabera, udal mailako erabaki politikoetan emakumea oraindik ez dauka nahikoa ordezkaritza.

Honen jakitun izanik, Etxebarriko Udalak txostenaren gomendioak eta 4/2005 Legeak ezarritako betebeharrak bere egiten ditu honako kompromiso hau hartuz:

- Gizonen eta emankumeen arteko presentzia orekatua bermatuko da.

- Saihestu estereotipoeta oinarritutako adierazpenak, bai konpetentzien banaketari dagokionez bai funtzioei dagokienez.

- Familia bizitzaren  eta arlo pertsonalaren bateragarritasuna babestu.

- Emakumearen egoeraren  analisi jarraia egitea et honen arabera neurri zuzentzaileak ezartzea.

- Emakumeen parte-hartzea sustatzeko espazioak eta sareak indartu.

- Udalerriko emakumeen ahalduntze sozio-politikoa sustatu .

- Parte-hartze prozesuak sustatu genero ikuspegia kontuan hartuta.

- Berdintasun Arloa baliabide egokiz hornitu.

Adierazpen hau ahobatez onartu zen Udalbatza osoaren aldetik.

 Lotura: Adierazpen instituzional osoa