Albisteak

nueva ventana 
Etxebarrik bat egiten du Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioaren ekimen polit batekin,  2017ko egutegiak salgai jarriz.

Egutegi honen helburua gizartea sentsibilizatzea da adimen urritasuna eta Down sindromea duten pertsonentzako gizarte inklusiboagoa lortzeko.

Egutegian pertsona ezagunek hartu dute parte , Iñigo Urkullu lehendakariak, kazetari ezagunek, Iñigo Lejarzak eta Radio Euskadiko Miriam Duquek; Etxebarriko Udaltzainek, Xabier Abuzurraga trikitilaria; Tele Bilbaoko Irene Diaz, Athletic Club de Bilbaoko Iñaki Williams, Estibaliz Ruiz de Azua EITBkoak;  Michelin izarra duen , Fernando Canales txef-a; Patxi Herranz  Radio Popularrekoa; Miriam Ocariz diseinatzailea; Iñaki Uranga abeslariak eta  Olga Zulueta  Bilbao Centrokoak. Era berean ume eta gazte hauek ere bai: Iker Martínez, Silvia Antón, Josu Urigüen, Imanol Urquijo, Sofía Marcos, Alexander Cilleruelo, Kevin Benjamín Choque, Gorka Gezuraga, Iker Saldamando, Kevin Fernández, Alaitz Díez, Laura Sepúlveda, María Ondovilla eta María Fernández.

Udalak Down Sindromea Fundazioarekin batera aukera ematen du HAZn (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan). Jakin badakigu etxebarritar askok lortu nahi duzuela ale bat.

Egutegi bakoitzak 5 euro balio du eta bildutako dirua adimen urritasuna eta Down sindromea duten pertsonen aldeko sentsibilizazio kanpainak garatzen jarraitzeko erabiliko dira.

Elkartasun proiektu honi esker beraien beharrak baita familien beharrak ere modu egokian asetzeko eta kalitatezko babes-programak eskaintzen lagunduko die.Honetaz gain inklusio osoa eta gizarte parte-hartzea sustatu nahi da, eskubide osoko hiritar gisa.

Aurreko edizioetan egutegi honek arrakasta handia izan du eta gure herriaren elkartasunak berriz ere arrakasta errepikatzen laguntzea espero dugu.

nueva ventana