Albisteak

Nueva ventana 

FAMILIA EUSKARAZ JOLASTEN (Bideoa. Etxebarribizi YouTube kanala)

Beste urte batez Etxebarriko Udal Euskara Zerbitzuak eta Elkar Guraso Elkarteak “Familian Euskaraz Jolasten” tailerrak antolatu ditu. Bertan 2 orduko saioak antolatu dira ume eta gurasoek elkarrekin euskaraz jolasten aritzeko. Maiatzaren 5ean eta 6an izan ziren.

Horretarako Kukullaga Baradiaranen eta Kukullaga San Antonionen Haur Hezkuntzako zentroetako jolastokiak erabili ziren. Guztira Kukullaga Barandiaranen 70 parte-hartzaile izan ziren guraso eta umeak batuta eta San Antonio Kukullaga zentroan beste 70 inguru. Guztira 140 parte-hartzaile izan dira, oso arrakastatsua izan da.

Umeen adina 2 eta 5 urte bitartekoa izan da, batez ere 3 eta 4 urtekoen parte-hartzea izan da nagusiena. Tailerrak euskaraz egin dira , nahiz eta euskara maila ez den muga izan.

Aurten, saioen grabaketarekin bideo muntaia egin da, udal webgunean jarriko da eta zabalkundea emango zaio. Horretaz gain parte-hartzaile bakoitzari kantu eta jolasen DVDa oparitu zaie, eguneroko bizitzarako tresna praktikoa izango delakoan. Oso balorazioa ona egin dute antolatzaileek baita parte-hartzaileek ere.