Albisteak

 

Urtarrilaren 13an MUGARRIN Baltistanen (Pakistan) egungo egoeraren gaineko beste begirada bateaz gozatu ahal izan genuen: Mola Dad Shafa jaunaren ikuspegia, irakaslea 1979etik, katedraduna eta AKU NORTE Garapen Profesionalarentzat Zentroko zuzendaria.

Estereotipoz eta aurreiritziz beteriko ikuspegi baten aurrean; non estremismoen, erailketen eta fundamentalismoen gaineko erreferentziak nabarmentzen diren, Mola Dad jaunak Hushé haraneko bihotzetik bake-mezu lasai bat helarazi zigun. 

Giza eskubideena eta “zortzimilakoen” arteko elkartasunena. Garapen sozialaren, berdintasunaren eta emakumearen ahalduntzearen aldeko bere apustua.

Hezkuntzarena, garapen sozialaren euskarri gisa, gizakia den zuhaitz sendoa  bihurtu dadin,  eguraldi txar guztiei aurre egiteko gai dena. Eskuzabaltasunaren aitorpenaz, Etxebarrin bezala, hain urrun eta hain urruti dagoen Baltistanen analfabetismoa, eskolatze gabezia eta pobrezia murrizten laguntzen duena.

Pakistanen iparraldean dagoen Husmé haranaren garapenaz aritu gara. Baltien herria, Himalaya eta Karakorum bezalako mendikateen artean.

Mugarrin, K2az eta Broad Peak-az hitz egin dugu; baita ere  Fatimaz, eta orain hezkuntzaz gozatzen duten hainbat neskatoz.

Pakistanez, 190.000.000 biztanleko estatua, eskolagabetzea (9.000.000 ume eskolarik gabe) eta analfabetismoa (biztanleen %43; mundu mailako ranking-ean bigarrena)  bezalako arazo larriak pairatzen duena.

Mendiez aritu gara, baina bereziki pertsonez, beraien ongizateaz borrokatzen duten gizonezkoak eta emakumezkoak. Istorioez eta zirrarez. Glaziarrez eta orain bekekin ikas dezaketen neskez. Oraingoz igo ez diren zazpimilakoez eta orain ikas dezaketen gazteez. Kanpamentu nagusiaz eta orain arte igo gabeko  tontorra igotzea lortu dituzten emakumeen aldaketa: enpresak eratzeko kreditu txikia lortzea.

Baita ere 2006tik aurrera bidezkoagoa eta kalitatezkoagoa den hezkuntza eredu berri baten alde BALTISTAN FUNDAZIOAREKIN eta  Husmé haranaren komunitatearekin duen lankidetzaz ere aritu da.

Eta lortutako emaitzez: gaur 6-z biderkatu dugu ikasle kopurua (1.000tik hurbil). Neskak matrikulen %50a baino gehiago dira, irakasleen Prestakuntza eta lan baldintzak hobetu dira, eta horrekin ikasleen ikasketa-emaitzak. Orain arte ez bezala, egun neskak dira nagusi irakaslegoan.

Emaitza hauek proiektu hau babesten duten pertsonen konpromisoari (ehundaka bazkide Baltistan Fundazioan) eta erakundeen lankidetzari (Etxebarriko Udalarena bezala) esker dira.

http://www.baltistan.eu