Albisteak

 

Bekosolo Parkeko birmoldaketa eta prestaketa lanak diela-eta, ibilgailu baimenduen  sarbidea parkera aldatu egingo da.

Jakinarazten da Bekosolora ibilgailuz sartzeko ordutegia hauxe izango dela: Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo itxita egongo da sarbidea, asteburua edota jai-egunak barne, baita opor-egutegian ere.


Edonola ere, ibilgailu baimenduak bakar-bakarrik sartu ahal izango dira
: elkarteetako kideak, haurreskolako gurasoak edo zerbitzuak.


Beharrezkoa balitz, elkarte/udal zerbitzu bakoitzak sarbidea irekitzeko mandoa eskatu ahal ziango dute, beti ere behar beharrezkoa denean bakar bakarrik erabiltzeko.


Zerbitzuko ibilgailuentzako sarbidea orain artekoa izaten jarraituko du , eskumaldetik sartuta.