Albisteak

Aurkezpena, Pleno aretoan 

Urtarrilaren 31n aurkeztu da Etxebarriko Udaletxean Udal Gaztedi proiektuan kokatutako ekintza bat. Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Sailak proposatutako lanerako filosofia berri bat da. Honen bidez, eta gazte arloko neurriak zehaztu asmoz, udaletako gazte sailak era bateratu eta koordinatu batean lan egitera gonbidatzen da.

Kasu honetan NERBIOI IBAIZABAL I IDEIA LEHIAKETA aurkezten dugu. Ekimen honen xedea hauek dira: Gazteentzat orokorrean interesgarriak diren proiektuak gauzatzea, sormenaren inguruko ekimenak ahalbidetzea, ekimen soziokulturalak bultzatzea eta parte hartzea sustatzea. Hau guztia, beti ere, gazteen parte hartzearekin burutu nahi da.

Gazteek esango dute zeintzuk diren beraien kezkak, nahiak eta ekintza interesgarriak. Gazte plan guztietan jasotzen dira gazteen parte hartzea ahalbidetzeko neurriak, eta horren arabera udalok esfortzu berezi bat egiten dugu gazteek beraien lekua izan dezaten.

Parte hartzea bultzatzen duen ekimen hau Etxebarrin jarri zen martxan eta adibidez hortik atera zen Gazte Aktion jarduera. Eskualdeko mailako hausnarketa-prozesu hau, ROCKEIN ekimenarekin egin zen bezala, eskualde mailan garatzea ekintza gisa planteatzea egokitzat hartu da.

 Informazio fitxa  Lehiaketaren Oinarriak

Tokiko agintariak, lehiaketaren kartelarekin